XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) an ahoa ixilik edukiko duzu eta bakean utziko nauzu.

(Gerbasiok haserre...)

GERBA: O, ez!

Ez dut horrelakorik egingo.

Nik zerbait irakurri behar badut gaixotasunei buruzkoak irakurriko ditut.

Ez besterik.

Gogoan izan irakurtzeak begiak nekatu egiten dituela.

Ni zahartzaroan nago eta bista zaindu egin behar dut.

Egia esan, susmoak ditut bista galtzen ari naizela.

(Urduri...)

Bai, hori da.

Bista galtzen ari naiz.

Proba bat egin behar dut.

(Urrutira begira)

Ea nolako bista daukadan. Ea...